BOKADO

BLOG

03/08/2018

Udaran Donostia gara. Produktua gara.

Gure etxetik pasa zareten guztiek, gure eskaintza gastronomikoa bertako produktuetan oinarrituta dagoela jakingo dezue. Urtaroz aldatzen dugun bakoitzean, Mikelen taldea bildu egiten da eta karta berria lantzen du. Hau udaran gertatzen da baita ere..

 

Mikelen filosofian, eta gure kartan ikusten den bezala, oso argi dago bere sukaldearen ikuspegia antolakuntza eta kalitatean funtsatzen dela, eta horiek plater bakoitzaren gida izan behar dutela.

 

UDARAKO KARTA

 

Euskadiko udara, itsasoa, lurra eta mendia, zapore sendo eta usain gozo zoragarriak dituzten produktuen eskutik dator, Mikelen aprobetxatzen ditugunak sasoi honetako elaborazioak prestatzeko.

 

Horrela, pipermin berdea, lekak, baratxuria edo potxa zuria bezalako produktuak maiz ikus ditzakegu jatetxeko udarako eskaintzan eta, usain gozo eta zaporea emateaz gain beste platerei, protagonistak bihurtzen dira barazki-panaxea edo potxa txuri gisatuak txirlekin bezalako plateretan, gure jankideak gozaraziz.

 

Euskal produktu hauei, udarako erregeetako bat batzen zaio: tomatea. Urtsu eta mamitsuak udarako sasoian, zuzenean Euskadiko baratzetatik ekartzen ditugu eta plater freskagarri batean bihurtzen ditugunak entsaladetan.

 

Itsasoari dagokionez, Kantauri itsasoak askotariko eta aldizkako arrainak eskaintzen dizkigu. Txipiroitik txintxortara edo izokinatik kostako atunera, lonjak kalitate altuko bertako produktuz betetzen dira, eta sukaldean, nola ez, horietaz baliatzen gara.

 

Lonjan egunero aurkitzen dugun kalitate eta produkzioaren arabera, benetako sorpresak eskaintzen ditugu kartaz kanpo edo produktuek bere bertsio onena eskaintzen duten hiletan.

 

Kantauri itsasoko atunak, adibidez, ekainean goia jotzen du, eta gure kostan nagusitzen den hegaluzeak, berriz, ekaina, uztaila eta abuztuko hiletan mantentzen da bere kalitate altuenean.

 

Gure kartan hegaluzearen bi mendrezka elaborazio desberdin ikus ditzakezue, tipula eta Ibarreko piper-ozpinarekin batera datorrena edo antxoa eta Piquillo konfitatuekin egindakoak eskarola entsaladetan. Baina hain inportante eta ugaria izanik gure itsasaldean, presentzia gehiago dauka gure kartan eta sasoiko hegaluze, tipula eta txibia bezala eskaintzen dugu.

 

Horrelakoa da Bokado Mikel Santamariaren udarako karta, sasoiko produktuz beteriko eskaintza, gure itsaso eta lurretik ekarritakoak, eta gure chef-ak prestatzen dituen elaborazioak, euskal sukaldaritza eta gaur egungo sukaldaritza modernoa perfekzioz batuz.

 

Baina hori gure iritzia da soilik. Benetan garrantzia duena, gure jankideen iritzia da. Hemen itxaroten zaituztegu.