BOKADO

BLOG

27/12/2018

Mikel Santamarian es duga desperdiziorik

Elikagaiak alferrik ez galtzeko esfortzua egiten duten hiriko establezimenduen artean egotearen ohorea dugu, Donostiako Ingurumenaren Zinegotziak emandako tituluak esaten duen bezala.

 

Asko pozten gaitu horrelako saria jaso izana, eta ez dugu ukatuko asko gustatu zaigula taldeari labore hau igartzea. Gure jatetxean, eta taldeko beste ekimen eta lan gastronomikoetan, jakitun gara gure sukaldaritza, zelaiak, itsasoa eta bizimodu autoktonoaren etorkizuna, ingurumena zaintzearen eta iraunkortasunaren ondorio dela.

 

Ze irizpide bete ditugu hiriko Ingurumenaren Zinegotziak sari hau emateko? Ane Oyarbide zinegotziak, argi azaldu du: “Jatetxeek, sobratzen diren errazioentzako tuperrak eskaini behar dizkiete bezeroei, adibidez, lankideak prestatu eta jarraibideen berri emateaz gain, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta jatetxean ekoizten diren material desberdinen birziklapen egokia egiteko”.

 

Hain zuzen ere, birziklapenaren bidetik eramaten gaituzten ekintza arautuak daude, produktuak bere osotasunean ahalik eta gehien aprobetxatzeko, ingurumena zaintzeko eta etengabeko esfortzua egiteko era guztietako desperdizioak saihesteko.

 

Duela gutxi, Kilometro 0 sukaldaritzari eskaini genion artikuluan kontatzen genizuen bezala, sukaldaritza iraunkorra aurrera eramateko konbentzimendu eta lana, bertako produktuen sustapenean hasi behar da. Emandako sari honek, indarra eta bultzada bat ematen digu zero desperdizioen bide honetatik jarraitzeko eta gure ingurumen gastronomikoa zaintzen jarraitzeko.

 

Desperdiziorik ez dugula esatea poz handiz hartzen dugu, bai metaforikoki bai gure ekintzen errealitatearengatik. Horregatik, zoriondu egiten gara eta zorion hau ingurumen pegatina jaso duten beste 15 jatetxeen artean zabaltzen dugu: La Muralla, Urepel, Gandarias, La Raviolina, Garraxi, Avenida XXI, Km.0, Australian Koorner, Sidrería Garbera, All i Olli, El Fogón, Albergue de Ulia Jatzetxea, Juantxo, Peregrinus y Bera-Bera.

 

Guztiei, zorionak. Goazen jarraitzera gure lur, gastronomia eta bizimoduarengatik lan egiten.