BOKADO

BLOG

04/11/2018

Kilometro 0 sukaldaritza. Kalitatea, hurbiltasuna eta iraunkortasuna

Bokado taldean parte hartzen dugun guztiek, Jesús eta Mikel Santamaría buru dugularik, eskualdeko sukaldaritzaren garrantziaz jakitun gara, bertako produktuen inguruko kultur gastronomikoa sortzearen eta jarraitasuna ematearen beharrarekin batera. Gaur egun kilometro 0-ren izena hartzen duena.

 

¿ZER DA KILÓMETRO 0 SUKALDARITZA?

 

Mugimendu honen oinarria ez datza sukaldean, baizik eta lehengaien hautaketan. Izenak adierazten duen bezala, hautaketa honetan produktu eta ekoizleen gertutasuna nagusi da, zuzenean produktuak erosten zaizkionari, eta honen ekoizpena landu dena 100 kilometro baino gutxiagotan.

 

Politika honek, babestuta dagoena instituzioengatik, ez du jatetxeetan bertako produktuak sustatzearen funtsa bakarrik, iraunkortasunaren arrazoi ere bada eta eskualdeko gastronomia eta laborantza metodo tradizional eta iraunkorrak sustapena bultzatzen du.

 

 Cocina Kilómetro Cero Mikel Santamaría

 

 

HORNITZAILE ONENAK

 

Mikelen karta, gure bezeroek ondo dakiten bezala, kalitate altuko eta sasoiko produktuak eskaintzeko esfortzuz beterik dago. Lehengai onenen etengabeko bilaketa da, kalitate puntu altuenean dauden osagaiak aukeratuz.

 

Gure hornitzaileak, ekoizle, hazle eta bertako arrantzaleak dira, noski. Hauen artean, Karabeleko adibidez, Hernanin kokaturiko etxalde agroekologikoa, urte askoz darama elikagai ekologikoen sustapen eta kontsumorako kultura bultzatzen. Kimu berdeak, barazkiak… bere berotegi eta instalazioei egindako bisita bakoitzean, sasoiko lehengaiez hornitzen gara. Harrigarria.

 

Kalabaza, alkatxofak, kardua, porrua.. ehiza eta arrantzarekin batera, bertako, sasoiko eta kalitate altuko produktuz hornitzen gara.

 

Negua hurbiltzen ari delarik, mendi eta ehizako produktuz hitz egin dezakegu, edo sasoi honetako klasiko batez, basahatea. Itsasoan, Zalgoi gure hornitzaileak, Pasaian hiru arrantza-ontzien amarrak askatzen ditu, vieira mamitsu, urraburu distiratsu eta begihandi preziatuz hornituz.

 

Kalitate altuko sukaldaritza, kalitate altuko lehengaietan oinarritzen da. Hori betetzen bada, ez dago engainurik, ezta tranparik ere. Gure bezero eta ingurumenarekiko konpromezua da, gure kultura eta tradizio gastronomikoarekin batera. Hori da kilometro 0 sukaldaritzaren esanahia.