BOKADO

BLOG

02/07/2018

Bokado Mikel Santamaría... Donostian terraza duten jatetxe onenetarikoen artean?

Udaberria iristen ari da. Urtaro harroputz eta motela, aurten inoiz baino gehiago itxaronarazi gaituena. Donostiako jatetxe onenak, terraza eta itsasorantz bistak dituztenak gutxienez, kalera zabaltzen gara azkenean, gure mahaiak prestatuz eta herritar eta turistei esertzera gonbidatuz.

 

Donostia eta gure klimari buruz mintzatuz, bigarren honek laudorio gutxi jasotzen dituenak udaraz kanpo, terraza jatetxearentzako balio erantsi bat izan daitekeen galdetzen diogu geure buruari, jatetxe hobeagoa bihurtuz.

 

DONOSTIA, MUNDUKO HELMUGA GASTRONOMIKO ONENA

 

Erantzuna argia da: Donostian ez da jatetxe bat hobeagoa bilakatzen, terraza edo itsasorantz bistak izateagatik. Eta are gehiago, Donostia bezalako hiri bati buruz hitz egiten ari bagara, munduko helmuga gastronomiko onenaren titulua lortu zuena duela hilabete batzuk Caterwings enpresa britainiarraren esku.

 

Horrelako hiri batean, terraza jatetxeari distira ematen dion osagai bat da, baino horrek es du esan nahi Donostiako jatetxerik onenetarikoen artean egongo denik. Hemen kalitatea ezinbestekoa da! Produktuan, sukaldean, bezeroen arretan, lokalean.. Faktore askok hartzen dute parte.

 

Hala ere, galderari buelta ematen badiogu eta ea terrazak jatetxe bat hobeagoa egiten duen galdetzen bagara- Donostiari buruz hitz egiten jarraituz- berretsi dezakegu kasu gehienetan hobetzen duela.

 

Donostian jatetxe batek terraza eta itsasorantz bistak izatea aproposagoa da, ez izateak baino. Arrazoi sinple batengatik, zerbitzu hobe eta zabalagoa eskaintzen zaio bezeroari eta, beraz, balio erantsi bat ematen zaio zerbitzuari. Beti ona da jatetxearentzako, hiriarentzako.. eta noski bezeroarentzako.

 

restaurantes con terraza san sebastian donostiarra

 

 

DONOSTIAN DAGOEN GURE JATETXEAK TERRAZA ETA ITSASORANTZ BISTA EDERREKIN

 

Bokado Mikel Santamarian, espazio paregabe eta ezinhobeaz gozatzeko ohore eta zortea daukagu terraza jartzeko. Donostiako jatetxerik onenak bisitatzeko aukera duzuenek, jakingo duzue zertar hitz egiten ari naizen, baina oraindik etorri ez zaretenentzat, argazki honetan ikus dezakezue.

 

Gure kokapena Donostiako portuan ezinhobea da, Igeldo eta itsasoaren artean, lur eta badiaren artean, hiriko alde zaharraren ondoan. Horregatik, goizeko lehenengo eguzki-izpiak agertzen direnean, berehala mahaiak prestatzen ditugu gure bezeroek itsas brisaz, eguzkiaz, bistaz, eta gure sukaldeaz noski, goza dezaten.

 

Ez gara galdetzen ea Donostiako lekurik onenean gauden, ezta Donostiako jatetxerik onena den ere bistei dagokienez. Ez dugu konparaketarik egin nahi, munduko hainbeste izar gastronomiko lan egiten duten hiria izanik ez gara ausartzen, eta ez da hirian bistak oparitzen dizkigun toki bakarra.

 

Baina gauden lekua oso gustuko dugula eta gure kokapenak gure eskaintza gastronomikoa hobetzen duela esan dezakegu, gure aurka etengabe lehiatuz Donostiako jatetxe onenetarikoen artean egoteko. Itsasoaz egunero gozatzeko aukera eskaintzen digu gure lokalean zein terrazako bistekin.

 

 

DONOSTIAN EGUZKIA AGERTZEN DENEAN TERRAZA DUTEN JATETXEETAN

 

Donostiako beste jatetxe onenek bezala, gure bertsio onena eskaintzen diegu gure bezeroei, eta hori Donostian eguzkia agertzen denean gertatzen da.

 

Onartu behar da eguzkiak poza ekartzen duela. Neguko arropa lodiak gabe ibiltzeak, askatasun sentsazio nabarmena dakar, gure ongizatea eta ondo pasatzeko gogoak pizten dituelarik.

 

Kalera ateratzeko eta eguraldi onaz gozatzeko gogoak areagotzen dira baita ere. Eta are gehiago, beroari hain gutxi ohituta gauden hiri batean, hegoaldeko herrialdetan ez bezala. Arrazoi honegatik, Donostian bistak dituzten jatetxeei hainbeste gustatzen zaigu eguraldi ona. Jakinda ere, Donostian askok hotza nahiago dutela eta eguzkiak beldur ematen dietela lainoak baino gehiago.

 

BI TERRAZA, BI ESKAINTZA GASTRONOMIKO DONOSTIAKO BADIAN

 

Gure jatetxeko terraza bi zonatan bereizten da. Bata bestearen ondoan, espazio berdina hartzen dute itsasoaren aurrean, bakoitzean formatu gastronomiko ezberdinak eskaintzen ditugu.. eta bista berdinak, bista infinituak badiara eta gatz eta itsasoaren usain gozoak.

 

Hauetako batek, tabernakoak, bezeroari gastronomia arin eta laburragoa eskaintzen dio. Honen jarraian, jatetxekoak, kartako platerak dastatzeko aukera emate duenak, eta jatetxearen eremu bat izanik, badiaren eta Kontxako itsas pasealekuaren erdian.

 

Leku pribilegiatu bat da, eguzkia eta luxuzko bistekin, era guztietako ekitaldiak bertaratuz: Kontxako Bandera ohiko estropadekin, Eurotour SUP, arraunlari internazional onenek parte hartzen duten txapelketa, edo Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak, besteak beste.

 

Ikus daitekeen bezala, harro sentitzen gara gure kokapenaz eta inguratzen gaituen leku paregabeaz. Ez zaigu Donostiako jatetxe onena kontsideratuko terrazarengatik, baina paper inportante bat du gure eskaintza gastronomikoan, gure bezeroen ongizate, erosotasun eta zerbitzuarentzako plus bat da udaberria, udara eta eguraldi ona iristen denean.

 

Gauden urtaroan egonik, Donostiako jatetxe onenetarikoen artean jarraitzeko lan egiten dugu, eta dudarik gabe, gure kokapen ezinhobeak hori lortzen laguntzen gaitu, terrazak itsasorantz bistak izateagatik jatetxeari ematen dion balio erantsi hori emanez. Baina adi! Ez da terraza bat jartzea soilik, baizik eta produktu, zerbitzu, sukaldaritza eta bista onenekin batera eskaintzea.

 

Azken finean, gure bezeroei erabateko zerbitzua eta zerbitzurik onena ematean datza. Ezer gehiago..eta ezer gutxiago ere.